
Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak aurten egin dituen XXVI. folklore jardunaldien bideoak paratu ditu Youtuben. Joaterik izan ez zuenak aukera izanen du beraz bertan hitz egindakoez gozatzeko. "Dantza hirian" leloa harturik, bi egunez izan ziren hitzaldiak eta azaroaren 6an akituko dira jardunaldiak dantza balkaniko ikastaroarekin. Ostegunean GAri Otamendi eta Aritz Ibañez ibili ziren Añorga eta Iruñeko ezpata-dantzez solasean. Gero, Mikel Aranburuk, Patxi Labordak, Aitor Beitiak eta Iker Gilek "Dantza Hirian" mahai-inguruan parte-hartu zuten. Ostiralean, Alfredo Asiain izan zen hizlaria. Manuel Delgado ere bertan izatekoa zen, baina ez zen azaldu hegazkinarekin arazoak izan baitzituen.
Bideo guziak ikusteko, sakatu hemen.