2011/03/14

Iñude eta Artzaien kronika bidali digute Beratik

Beratik dator notizia. Otsailaren 6an atera ziren urtero bezala Iñude eta Artzaiak. Kronikatxo ttiki bat bidali digute, besta egunean bizitakoa gu guziokin konpartitzeko asmoz. Hemen dituzue beraz Berako lagunen hitzak. Segi lanean eta eutsi tradizioari!

Otsailaren 6an ,igandean, egin zen Beran 'iñudeak eta artzaiak'. Ospakizun hau gerra zibilaren aurretik egiten zen 1929 eta 1930 urteetan izan zen azkenekoz egin zena eta 1979an berreskuratu zen berriz ere. Ordutikan orain arte urtero-urtero egin ohi da Beran 'iñudeak eta artzaiak'.

Goizeko 10ak aldera ateratzen dire Eztegara pilotalekutik eta Bera guztia zeharkatu ondoren eta karrika ezberdinetan kantatu eta dantzatu ondoren eguerdiko 14:00ak aldera akautzen dute goizeko “tarea”. Gero bazkaria Zubiondo jatetxean izan zen (ohitura bezala ilar gorriak jan zituzten). Arratsaldeko 18:00etan dantza saio bat egin zuten Altzateko plazan.

Aurten 47 bikote atera dire eta konpartsakoak eta musikariak batuz 127 pertsona, 127 gazte bestarako eta herria alaitzeko prest. Bertan “aita joxepe” eta bere pajeak daude, aurten Maitane Erdozain, Dorleta Larke eta Eli Irazoki zirelarik. Dantzatzen zutenen artean lehendabiziko bikotea Xabi Alzuri eta Eneritz Lanz ziren, eta hauen segidan bertze 46 bikote zeuden heuren erritmoa jarraituz Berako musikari bikainen doinuez lagundurik. Ondoren konpartsakoak zeunden eta hemen orduko pertsonaia aunitz ikusi zitezkeen (apezpikua, monagilloa, alkatea,...). Ospakizun hau borobila eta osoa gertatzeko, denen parte hartzea eskatzen zuen (dantzariak, musikariak eta konpartsa).

Ospakizun hau Berako Gure-Txokoa Dantza Taldeak antolatzen du urtero urtero. Goraipatzekoa da dantza talde honek Berako herriarengatik egiten duen lana. Zorionak beraz!


Argazkiak handiago ikusteko egin klik haien gainean.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...