2011/03/24

Asteburuan Udaberriko Dantza Jaialdia ospatuko da Sakanan

Jaialdia antolatu dute Orritz Dantza Taldeak eta Elai-Alai taldeak astebururako. Launbatean Asturiaseko La Sidrina taldea eta Beasaingo Aurtzaka dantza taldea gonbidatu ditu Irurtzungo taldeak “jaialdi koloretsua” eskeintzeko asmoz. Hiru taldeen artean ordu beteko dantza emanaldia eginen dute herriko fronton estalian 20:00etatik aitzinera. Eguraldia lagun izanez gero, 19:00etan kalejira ere eginen dute herritik zehar. Emanaldiaren ondotik afaria izanen dute eta folklore festari ekinen diote gero Pikuxar Euskal Txokoan. DJ Elepuntok paratuko du musika 00:30etatik aitzina.
Igandean Lakuntzan izanen da zita. Bertako Elai Alai dantza taldearekin batera arituko da La Sidrina taldea 13:15etan herriko plazan.

Urte batzuk badira Udaberriko Dantza Jaialdia antolatu gabe eta indarberriturik dator aurtengoan. Irurtzungo Udalaren, Lakuntzako Udalaren eta Irurtzungo Kultur Kontseiluaren babesarekin aurrera aterako da “elkartruke folklorikoa”. Orritzek “ilusio handiz” antolatu du jaialdia eta bertaratzeko gonbitea luzatu dio gizarteari. B

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...