2011/10/19

Ortzadarren jardunaldiak / Jornadas de Folklore de Ortzadar

XXVII. FOLKLORE JARDUNALDIAK “MATERIARIK GABEKO ONDAREAREN BABESA: ekintzak eta ondorioak” Iruñea, 2011ko urria Aspaldidanik dabil UNESCO gerora deituriko Materiagabeko Ondarearen balioa goresten, honen gaineko sentsibilizazioa eta babesa sustatzen. Hiru xede hauetarako osatu zituen bere garaian (1999. urtean, alegia) arriskuan dagoen Ondare Ez-materialaren Zerrenda batetik, eta Ondare Ez-materialaren Zerrenda Adierazgarria, bertzetik. Erran bezala, bi zerrenda hauek ondare mota honen inguruko kezka eta interesa pizte aldera osatu zituen. Bide honi jarraituz, 2003. urtean argitara eman zuen Materiagabeko Ondarearen definizioa Ondare Ez-materialari buruzko Hitzarmenaren barruan. Bai Hitzarmenak, bai Zerrendek, eragin zuzena izan dute egun ondare honen inguruan erakunde publiko zein pribatuetan gauzatzen ari diren jardueretan, beti ere, estatu bakoitzean gertatzen diren kultur adierazpenak Zerrenda horietan sartzeko joerarekin. Bertzalde ere, estatuetako zein eskualdeetako kontzeptu berria legediak jaso du eta, honela, tokian tokiko folklorearen adierazpen ikusgarrienak legeek onar dezaketen estatusik “hoberena” aitortzen diete, beti komunikabideen jarraipen zorrotza eta eskuzabala jasoz.
Urriaren 20 eta 21ean Ortzadarrek bere XXVII. folklorearen gaineko jardunaldiak ospatuko ditu Iruñean. Aurtengo gaia honakoa da "MATERIARIK GABEKO ONDAREAREN BABESA: ekintzak eta ondorioak" Bi saio izanen dira, hitzaldi, mahai-inguruekin ta kontzertu bat
Ortzadar

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...