1941. urtean sortu zen euskal dantza taldea, eta, oraindik orain, sasoi onean jarraitzen du, etorkizunari sendotasunez so eginez. Urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi prestatuko ditu taldeak. 'Zorionak, zuri. Gracias por estar ahí' lelopean, ospakizuna publikoari eskaini nahi dio Oberena dantza taldeak. Izan ere, ikuslerik gabe ezinezko baita Oberena dantza taldeak aurrera egitea. Taldeak lan publikoa egiten du, ikuslearen gozamenerako, eta urte guzi hauetan harmailatik zein plazako txokotik gure oinei so izan diren guzi horiei eskerrak eman nahi dizkio dantza taldeak.
Oberena dantza taldea 2010eko abenduaren 3an |
Ttikien ikusgarria azaroaren 19an izanen da, Nafarroako Antzerki Eskolan. 'Lizarren Doinua' obra eskainiko dute dantzari ttikiek, dantza eta antzerkia uztartzen dituena.
Kamisetei dagokionean, Kukuxumuxuk prestaturiko marrazkiarekin atonduko dira. Hainbat neurrikoak izanen dira, eta salgai paratuko dira egun berezietan (abenduaren 3a kasu).
Abenduaren 3an, urtero bezala, Oberenako dantzarien eguna ospatuko da. Ohi denez, belaunaldi guzietako dantzariak bilduko dira Oberena Kirol Elkartean, baita dantzatzeari utzi ziotenak ere. Aurten sorpresatxoren bat izanen da emanaldi berezi honetan, 70. urteurrenaren kariaz, eta, beti ere, ikuslegoari esker ona adierazteko.
Azkenik, dantzari nagusien ikusgarria dugu. Horren berri aurrerago emanen dugu.
Iturria: Oberena dantza taldeaDiario de Noticias