2014/02/18

Karrisolasa. Dantza Iruñerrian

Asteazkenean, otsailaren 19an Karrisolasa, Karrikiriren dendan, arratsaldeko 19.00etan. Oraingo honetan “Dantza Iruñerrian” izanen da gai nagusia. Juan Carlos Ornat, Nafarroako Dantzarien Biltzarreko lehendakariak hainbat gai, galdera eta erronka jarriko ditu mahai gainean, solasaldia abiarazteko. Gaur Euskalerria Irratian izan da eta esan digu Franco hil ondoren hamaika dantza talde sortu zirela han-hemenka euskal nortasunaren aldarrikapen gisa. Gerora murriztu egin da taldeen kopurua baina ezin dela esan zaletasuna krisian dagoenik. Dantzazale asko ari dira ikasten eta dantzaten Karrikadantza bezalako ekimen arrakastatsuetan. Afizio gutxiago, hori bai, gazteen artean, oro har. Gai hauetaz mintzatuko dira, besteak beste Karrisolasaren saio honetan.

Klik hemen elkarrizketa entzuteko

Eta hemen gonbidapena Karrikiri

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...