Badiote, entzuten da, XIX. mende bukaeran Agoiztar guztiek, gaur egun oso jende gutxik ezagutzen duen kale batetik pasa zitekeela inongo arazorik gabe. Kale hori Merkatu Plaza eta Erreginordea kaleak lotzen ditu eta ez da Plazako Kalea. Hobeto uler gaitezen, Angiluerreka eta Iraultzako atzeko partea lotzen dituen kalea da. Badiote, entzuten da, ihauteri garaian kaskaboboen maskarek eskeintzen duten ezezagutzaz probestuta, hilketa bat gertatu zela, zeinen ondorioa kale horren betiko itxiera izan zen.
Baina kaleak ibiliak izateko izan ziren sortuak eta hori dela eta, gure asmoa ihauteri garaian kale hura irekitzea da. Aurten Otsailaren 13 eta 16 bitartean. Ihauterien egitarauaren barruan, hemendik aurrera “Maskarita eta Kaskabobo Kalea” bezala ezagutuko den kalearen irekieraren partaide izateko aukera izango dugu eta baita kale horren purifikazioan parte hartzeko ere, horrela kalea hilketa horretatik garbi utziz.
Horrela bada, Agoizko guztiak ekintza horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta baita urteko beste edozein egunetan itxita edukiko dugun kale horretatik paseatzera ere.

OTSAILAK 13 LARUNBATA
18:30- Txokolatada Merkatu Plazan eta “MASKARITA ETA KASKABOBO KALEA”-ren IREKIERA.
19:00- Kalejira alaitua herriko kaleetan zehar kale berritik pasatuz. (Kalejira bitartean Maskarita eta Kaskaboboek arraultzak eta txistorrak jasoko dituzte gurdi batean, txistorra tortilla pintxoak banatu ahal izateko hurrengo asteartean, 16an)
22.00- Herri afaria Angiluerreka Elkartean.
01.30- Mozorro erakusketa Merkatu Plazan.
OTSAILAK 16 ASTEARTEA
18:00- Haur mozorro erakusketa Merkatu Plazan musikaz alaitua.
19:00- Kalejira alaitua herriko kaleetan zehar kale berritik pasatuz. Ondoren- Sutea Merkatu Plazan eta ondorengo “KALE BERRIAREN” PURIFIKAZIOA. Sutea bitartean txistorra tortila pintxoak banatuko dira hurbiltzen zareten guztiontzat, larunbatean jasotako lehengaiekin.
22:00- Herri afaria Angiluerreka Elkartean.