2010/02/08

Txolinen Ihauteriak 2010

Txolinen Istorioa

Frantsesen okupazio zela eta, gerrilari batek aurka egin zien Espoz y Mina jeneralaren agindupean. Felix Sarasa zuen izena, Berriobeitin jaioa ta Artikako alkatea izatera heldu zen; bestaldetik, Berriozarko jendearekin erlazio izanez. Bere herria eta bere hizkuntz- amaren maitalea. Bere ezizena, Txolin, ardoa eta parrandazaletua izateagatik jarri izan zioten.

Bestaldetik, frantsesak; Reyllei Kontearen agindupean: harrapatu ezin zutenez, 2.000 duroko saria eskaitzen zuten, gerrilariari buruzko pistaren bat ematen zuenarentzat, edota harrapatzen zuenarentzat ere.


Inauterietako egitaraua:

Otsailaren 1etik 12ra
Inauteriko argazki eta jantzi erakusketa. Udaletxe berriko kulturgunean.

Otsailaren 8tik 11ra
Txolin dantzaren ikastaroak. 19:00etatik 20:00etara Udaletxe berriko kulturgunean.

Otsailak 12, ostirala
* 17:00etan HAURRENDAKO JAIALDIA Txolin Ludotekaren eskutik. Bizkargain plazako karpan.

* 19:30ean Txolinen segizioa. Desfilea mendian zehar, Berriozarko Auzo Zaharretik Artikaraino.

Otsailak 13, larunbata
* 11:30ean HAURRENDAKO SAIOA: “Haur herri kirolak”. Eguzki plazan. (Euria eginez gero, Kiroldegiko frontoian izanen da)

* 18:00etan INAUTERIKO DESFILEA. TXOLINEN SEGIZIOA. Irteera Eguzki plazatik.

* 20:00etan TXOTX eta SAGARDO eta GAZTA DASTAKETA Bizkargain plazako karpan. DANTZALDIA ALAIKI TALDEAREKIN Bizkargain plazako karpan.

* 21:45ean ZEZENSUZKOA Foru pasealekuan.

22:00etan AFARIA. Zulo Alaik antolatutako sagardotegia. Sarrerak Goaz, Herria eta K+Da tabernetan salgai.

24:30ean DANTZALDIA ALAIKI TALDEAREKIN Bizkargain plazako karpan.

__

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...