Dantza taldeetan makina bat neska- mutilek ezagutu dute elkar eta familia aunitz ere sortu dira. Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien Elkarteak erakusketa antolatu du gai honetan oinarriturik. Honekin batera hitzaldia eta mahai-ingurua ere prestatu dute azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean hurrenez hurren.
Erakusketa Lizarrako Fray Diego kultur-etxean izanen da azaroaren 26an hasi eta abenduaren 12ra arte. Heldu den asteartean, azaroaren 30ean, Mikel Aranburu mintzatuko da kultur etxean bertan 19:30ean. “Por amor al baile y por el baile el amor” izanen da bere hitzaldiaren izenburua. Hurrengo egunean leku eta ordu berean, dantzak azken mendean izan duen bilakaera izanen dute hizpide Pedro Romeok, Karlos Irujok eta Patxi Labordak.