2010/11/15

San Martin Unxek Urbeltz omendu zuen


Patroiaren egunarekin batera Udal sanmartindarrak kulturari omenaldia eskaini zion eta zehazki bertan jaiotako edo bertatik eratorritako bederatzi artistari. Azken hauei plaka bana eman zien Udalak kulturaren eta herriaren baloreak zabaltzeagatik. “Guziek komunean dute kulturarenganako atxikimendua eta San Martin Unxengatik adierazten duten maitasuna”. Besteak beste Juan Antonio Urbeltz, euskal antropologo, ikerlari eta folklorista, izan zen ohorea jaso zuenetariko bat.
San Martinen ohorezko meza ospatu zen eta ondotik ohitura den gisan prozesioari ekin zioten. Ekitaldi erlijiosoak akiturik, udalbatzara joan ziren kulturaren enbaxadoreei plakak emateko. Egunari amaiera emateko, hamaiketakoa, bazkaria eta arratsaldeko ekitaldiak izan zituzten sanmartindarrek.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...