2010/05/28

EZPALA-Iruña maiatza 29a





Iruñean, 2010eko maiatzaren 29an
Dantza-jauziak izango dira protagonista Iruñean ospatuko den Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdian
•Biarno, Baztan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzakerak.
•Maiatzaren 29an Iruñean eta 30ean Eibarren egingo da dantza
Dantza-jauziak egiteko modu desberdinak ekarriko ditu 2010eko ezpalak jaialdiak:
•Lapurdi eta Nafarroa Beherean dantza-jauziak egiteko izan diren eredu
desberdinak ekarriko ditu Maritzuli konpainiak Aiko taldearen musikak
lagunduta.
•Argia dantzari taldeak 60ko hamarkada bukaeran Zuberoan eta Nafarroan
Beherean ikasitako dantza-jauzien tradizioa aurkeztuko du.
•Biarnoko musikari eta dantzari talde batek Ossau bailarako sauts edo jauziak
eskainiko ditu.
•Luzaideko dantzariek, Nafarroa Garaia eta Behearen arteko mugan bolantek
dantzatzen dituzten jauziak ekarriko dituzte
•Baztandar dantzari talde batek baztango mutil-dantzak eskainiko ditu.
Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldia ireki eta Aiko taldeak dantza-jauziak jotzen
jarraituko du, nahi duten guztiek dantzatu eta gozatzen jarrai dezaten.
Dantza-jauziak, genero zahar eta interesgarria
Dantza genero zahar eta intesgarria osatzen dute dantza-jauziek eta mutil-dantzek. Jean
Michel Guilcherrek dioenez, XIX. mendean hainbat idazle ohartu zen jauzien
garrantziaz, baina ongi ezagutzen ez dituenarentzat konplexutasun handia dute. S.
Harruguet-ek 1927an idatzitako hitz hauek jasotzen ditu Guilcherrek: "Dantza guztien
artean, originalenak, berezienak, originalenak, zientifikoenak esan genezake, dantzajauziak
dira".
Dantza-jauzien generoa Biarno, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Baztan-en
dantzatzen da, baina eskualde batetik bestera ezaugarri, estilo eta dantzakera
desberdinak aurkezten ditu. Izen desberdinak erabili arren, jauziak, sauts, mutil-dantzak
eta mutxikoak, funtsean dantzasistema bera dela ikusi ahal izango dugu 2010eko ezpalak jaialdian, eta horrekin batera, genero bera dantzatzeko estilo eta ezaugarri desberdinak ezagutu ahal izango ditugu. Desagertzeko kinka larrian izan dira ordea. 60ko hamarkada hasieran jauziak oso urrituta ziren plazetatik eta ikertzaile eta sustatzaile sorta bati esker berpiztu eta plazetan sendotu dira berriz jauziak. Pierre Betti
Betelu, Jean Michel Guilcher, Migel Angel Sagaseta, Juan Antonio Urbeltz eta Claude
Iruretagoiena dira berpizkunde horren eragileetako batzuk.
Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Bearn dira dantza-jauzien, mutxikoen
eta mutil-dantzen gordeleku naturalak. Baina horietatik haratago zabaldu eta errotu dira
eta gaur egun badira taldeak hilean behin elkartu eta plaza agerian nahiz areto itxietan
dantzatzen dituztenak, Baiona, Biarritz, Angelu, Donostian, Iruñean, Bilbon, Gasteizen
eta beste hamaika herritan, festatan nahiz festatik kanpo.
Aurtengo Ezpalak jaialdian dantza-jauziak izango ditugu ardatz, eta maiatzaren 29an
Iruñean, eta 30ean Eibarren, talde eta dantzari bikainen eskutik dantza-jauzien eredu,
estilo eta tradizio desberdinak ikusi eta ezagutzeko aukera izateaz gain, dantzaldia ireki
eta edonoren parte hartze eta gozamenerako dantza-jauzien ekitaldiek osatuko dute
ekitaldia.
Egitaraua
Maiatzak 29, larunbata, Iruñea
17:30 Kalejira alde zaharreko karriketan barna
18:00 EZPALAK, dantza-jauzien nazioarteko jaialdia Burgoen plazan. Euskal
Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
•Duguna dantza taldea - Iruñea (Nafarroa)
•Baztandarrak – Baztan (Nafarroa)
•Osseau haraneko musika eta dantza – Osseau (Biarno)
•Luzaideko bolant-dantzariak – Luzaide (Nafarroa)
•Argia dantzari taldea – Donostia (Gipuzkoa)
•Maritzuli konpainia – Baiona (Lapurdi)
Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin.
Urtero gai desberdina, mamia berbera
Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka dantza taldeek antolatzen duten jaialdia gai baten
inguruan egituratzen da urtero. Hauek dira aurreko urteetako gaiak:
•2006: Ezpata-dantzak
•2007: Makila-dantzak
•2008: Arku-dantzak
•2009: Karaktere-dantzak
•2010: Dantza-jauziak
Bost urte hauetan Ingalaterra, Flandes, Frantzia, Portugal, Katalunia, Valentzia, Gaztela,
Galizia eta Euskal Herriko hainbat bazterretako dantzak eta dantzakerak ikusteko aukera
eskaini du ezpalak jaialdiak. Baina desberdintasunak baino gehiago, kultura
koreografiko guzti horien arteko antzekotasunak nabarmentzeko ahalegina da Ezpalak.
Izan ere, folkloreak herrien arteko loturak aspaldikoak direla erakusten digu, eta dantza
tradizionalak ikusiz, Europako eskualdeen artean, historian zehar behin eta berriz elkar
trukatu eta konpartitu ditugun musika eta dantzakerak ezagutzeko aukera dugu.
El festival Ezpalak de 2010 se celebrará
los días 29 y 30 de mayo en Pamplona y
Eibar
El 29 de mayo en Pamplona y el 30 de mayo en Eibar. El último fin de semana de mayo
acojerá el festival internacional de danza tradicional Ezpalak. Este festival organizado
por los grupos Duguna de Pamplona y Kezka de Eibar gira entorno a una disciplina
distinta en cada edición. Estas han sido las anteriores:
2006: Ezpata-dantzak (danzas de espadas)
2007: Makila-dantzak (danzas de palos cortos)
2008: Arku-dantzak (danzas de arcos)
2009: Karaktere-dantzak (danzas de carácter)
y en 2010.... Dantza-jauziak.
Un género, distintos estilos
Los jauzis conforman un género de danza. Dicho género se baila en Bearn, Lapurdi,
Nafarroa Beherea, Zuberoa y Baztan pero de un lugar a otro, muestra distintas
características y estilos. Aunque se utilizan distintas denominaciones, los jauziak, sauts,
mutil-dantzak y mutxikoak, En el festival Ezpalak de 2010 podremos ver que en el
fondo conforman un mismo sistema de danza, ya su vez observaremos las diferencias
entre unos estílos y otros.
Maritzuli konpainia mostrará las distintas maneras de bailar jauziak existentes en
Lapurdi y Baja Navarra, acompañada de la música del grupo Aiko. Argia dantzari
taldea mostrará las tradiciones de dantza-jauziak aprendidas en la década de los 60 en
Zuberoa y Baja Navarra. Un grupo de músicos y dantzaris del Bearn bailará los sauts
del valle de Ossau. Los dantzaris de Luzaide traerán los jauzis que realizan en la muga
entre la Baja y la Alta Navarra y un grupo de Baztandarrak mostrarán las mutildantzak
del Baztan.

Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia

Dantza jauzien aniztasuna eta batasuna aurrez aurre
Jauziak, sautsak, mutil-dantzak edo mutxikoak; izen asko aurki daitezkeen arren, dantza berbera dela ikusi ahal izango da Ezpalak jaialdian. Iruñean eta Eibarren jarri dituzte hitzorduak, hurrenez hurren, larunbat eta igandean, eta inoiz baino parte hartzaileagoa izango du aurten.euskal dantzen errepertorioaren barruan dauden «harri bitxi horietako bat» bezala sailkatu ditu dantza jauziak kezka dantza taldeko kidea den oier araolazak.
Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea, Bearno eta Baztanen dantza zen den generoa dugu dantza jauziena. Hala ere, eskualde bakoitzean bere ezaugarri, estilo eta dantzaerak ditu eta, ondorioz, izen ezberdinak ere erabili izan dira. Hala ere, mutil-dantzak, mutxikoak, jauziak edo sautsak sistema bera dela ikusi ahal izango da asteburu honetan ospatuko den Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdian. Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezka taldeek antolatzen duten ekimen honetan gai baten inguruan dantza estilo ezberdinak batzen dira urtero. «Desberdintasunak baino kultura koreografiko horien guztien arteko antzekotasunak nabarmentzeko ahalegina» egiten dutela azaldu dute. Haien aburuz, folklorea herrien arteko lotura zaharren isla da eta, hortaz, dantzaren bidez Europako eskualdeen artean historian zehar egon diren trukeak ikus daitezke.

Aurreko edizioetan ezpata-dantzak, makil dantzak, arku-dantzak eta karaktere-dantzak jorratu ostean, dantza jauzien urtea izango da aurtengoa. Jaialdiaren aurkezpenean azaldu dutenaren arabera, desagertzeko zorian egon ziren 60ko hamarkada hasieran. Hala ere, ikertzaile eta sustatzaile sorta bati esker sendotzea lortu zuten. Horien artean, Pierre Betti Betelu, Jean Michel Guilcher, Migel Angel Sagaseta, Juan Antonio Urbeltz eta Claude Iruretagoiena aipatu dituzte. Baztan, Bearno eta Ipar Euskal Herria dituzte dantzok berezko gordeleku, baina Euskal Herri osoan hedatu eta errotu dira.

«Euskal dantzen errepertorioan daukagun harribitxi horietako bat da», azaldu du Kezka dantza taldeko kide Oier Araolazak. Haren aburuz, «kanpora eskaintzen den irudia nabarmen hausten duten» dantzak dira, «musikari dagokionez oso aberatsak eta sistema anitzak» dituztenak. Horrez gain, zirkuko dantzak izateagatik eta dituzten egiteko modu eta doinuengatik erakusten duten irudi arkaikoa nabarmendu du Oierrek. Jean Michel Guilcherrek esan zuenez, XIX. mendean hainbat idazlek bat egin zuten jauzien garrantzia nabarmentzen. Bestalde, jaialdiaren antolatzaileek S. Harruguetek 1927. urtean idatzi zuena ere jaso dute. «Dantza guztien artean originalenak, berezienak, zientifikoenak esan genezake, dantza jauziak dira».

Jaialdirako, hortaz, gai paregabea dira, eskualde ezberdinetan aurkitzen baitira. Hori dela eta, Maritxuli konpainiak Lapurdin eta Nafarroa Beherean izan diren eredu ezberdinak erakutsiko dituzte, kasu honetan Aiko taldearen musikak lagunduta. Argia taldeak, bestalde, 60ko hamarkada bukaeran berriz ere Nafarroa Beherean eta Lapurdin ikasitako dantza jauzien tradizioa erakutsiko du. Bearnoko talde bat Ossau bailarako sauts delakoekin arituko da. Luzaideko dantzarien bolantak Nafarroa Garaia eta Behearen arteko mugan dantzatzen diren jauzien erakusgarri izango dira eta, azkenik, Baztango dantzariek mutil-dantzak eskainiko dituzte. «Estilo ezberdin horiek ikusi ahalko ditugu. Horrek sistema bakar batez ari garela ikusteko aukera emango digu», iragarri du Araolazak. Dantzan adituak, bestalde, historikoki parekotasun hau onartuta ez zegoela azaldu du. «Nahiz eta momentu batzuetan pentsatu erabat diferenteak zirela, gaur egun, horren inguruan ikertu dutenek sistema bera direla esan dute, estilo eta aldaerengatik ezberdinduta».

Dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdi hau bi egunetan ospatzen da. Lehenik eta behin, larunbatean Iruñean izango dira. Alde Zaharreko kaleetan zehar kalejira egin ondoren, 18.00etan emango diote hasiera jaialdiari Burgoen plazan. Segidan, gainera, dantzaldi irekia izango da Aiko taldearekin. Hurrengo egunean, Eibarren ospatuko da Ezpalak. Goizez egingo dute jaialdia Untzaga plazan 12.00etatik aurrera. Larunbateko talde guztiak izango dira Eibarren, Luzaideko bolant-dantzariak izan ezik. Aiko taldeak dantzaldi irekia eskainiko du eta, gero, erromeriari hasiera emango diote.

«Errepertorioa ikusita, argi izan genuen ikuskizun zati bat egingo genuela, baina beste zati batek dantza irekitzeko borondatea du», esan du Oierrek. Aiko taldekoekin jarri ziren harremanetan eta dantzaldiak antolatzeaz gain, dantza jauzien inguruan prestatu duen Urraska CD-Liburuaren aurrerapena eskainiko dute.

Ezpalak jaialdiak dantza jauziak landuko dituen urtean Aiko taldea izango da dantzaldietan. Kasualitatez, talde hau «Urraska. Dantza jauziak» CD-liburu-DVDa prestatzen ari zen. «Guretzako oso pozgarria izan da hau», esan du Araolazak. Ekainaren 12an, Durangon Dantzazale Egunaren ospakizunean egingo dute aurkezpena; hala ere, asteburu honetan aurrerapen bat ikusteko aukera egongo da. Aiko Taldeak egin eta Nevada-Renoko (AEB) Eusko Ikaskuntzen Zentroak argitaratuko duen lan pedagogiko-didaktiko bat da. Jauziei eskainitako CD-liburu honek 70eko hamarkadan Miguel Angel Sagasetak Luzaide inguruan bildutako jauzien errepertorio osoaren interpretazio musikala eskaintzen du. Oierren aburuz, musikologiaren aldetik oso ekarpen interesgarria da: «Urte dexenteko ikerketa baten ondorioa da. Musiken interpretazioa eta berreskuratutako piezak daude. Materiala oso eskura jarriko dute, partiturak eta dokumentazio askorekin». Aiko taldeak urtero egiten duen Dantzaldi Ibiltaria Egunaren edizio berezia dauka esku artean: «Jauzien errepertorioan oinarrituko da eta jauziak dantzatzeko era ezberdinak ikusteko aukera izango dugu, baita jauzi `guztiak' dantzatzeko erronka ere bai».

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...