2010/07/22

Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia

Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia Etxalar eta Berara helduko da
Aurten ere Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak Bortziriak bisitatuko du: Etxalar eta Bera, zehazki. Irungo Eraiki Dantza Taldeak antolatzen du jaialdi hau lehen ibilia da herri hauetan eta uztailaren 25ean Etxalarren eta uztailaren 26an Beran izanen da. Bi egun horietan atzerriko dantzarien emanaldiak ikusteko aukera izanen da. Uztailaren 25ean, igandea, Etxalarko Herriko Plazan izanen da emanaldia, 12.30ean. Aurtengoan hiru dantza taldek parte hartuko dute: Ethnos (Mazedonia), Timisul (Errumania) eta Eraiki (Irun). Eta biharamunean, astelehena, Berako Altzate Plazan 20.00etan. Baina eguraldi txarra egiten badu, frontoian izanen da dantza ikuskizuna.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...