2010/09/08

Otsagabiako dantzariak

Egun handia dute otsagabiarrek gaur Muskildako baselizan
Iraila iristearekin batera, Otsagabian festa giro bikaina dute. Atzo goizean bota zuten suziriaz eman zieten hasiera larunbatera arte iraungo duten jaiei eta gaur dute egun bereziena. Herrian aski ezagunak diren zortzi dantzarik, Bobo buru dutela, dantza erakustaldia egingo dute Muskildako baselizan.
XVII. mendeaz geroztik, otsagabiarrak Muskildako baselizara igo ohi dira irailaren 8an. Gaur ere, Maiordomoaren etxean bapo gosalduta, Diana entzungo da herriko karriketan barrena Muskildara igo baino lehen. 11.00etan bideari ekin eta baselizara igoko dira. Antzinan bidea oinez egin ohi bazen ere, egun, tradizioa aldatu eta zati bat oinez eta bestea autoz egiten dute gehienek. Goian, Ama Birjinaren aurrean dantza egiten dute, Boborekin batera. Honen ondoren, mezaren aurretik, merezitako hamaiketakoa egiten dute; tradizio bihurtu den ohitura dute hori ere Otsagiko dantzariek. Meza eta hamaiketakoa bukatuta, herrira jaitsi eta maiordomoa eta alkatea etxera laguntzen dituzte.
Dantzari txikien txanda
Arratsaldean dantzarien txanda izan zen eta Salbearen ondoren herriko plazan estreinatu ziren. Berezitasun moduan arropa ezberdina janzten dutela azaldu zuen Gabriel Gembero dantzariak, eta atzo jantzi beltzarekin aritu ziren.
Otsagabiarrek beraz, dantzatzeko ohitura ondo errotua dute eta txikitatik hasi ohi dira ikasten. «14 ume aritu dira aurten entseatzen», azaldu zuen Gabrielek; gainera lau urtero talde berria sortu ohi da.
Haurren egunarekin batera, txikien dantza taldea bihar estreinatuko da lehendabiziko aldiz. Goizean txupinazo txikia botata, plazara irtengo dira, duten trebezia erakustera.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...