2011/07/05

Sanferminak lehertzear

Egun bakarra falta da Iruñeko bestak has daitezen, egun bakarra 12:00etan zuziria jaurti eta sanferminei ekiteko. Baina dantzariendako, besta 13:30ean hasiko da. Orduan izanen da Foruen enparantzan urtero egiten den folklore erakustaldia. Aurten Ortzadar taldea izanen da lehenbizikoa, ikurrina haizatzeko arduradun eta dantzarako beharrezko musika bere esku egonen da. Atzetik izanen ditu Txori Zuri, Amaiur, Ardantzeta, Duguna, Elordi, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak eta Oberena. Eguraldia izanen da kezka nagusia, izan ere, euria egin dezake. Hala ere, litekeena da 12ak aitzin botatzea.
Folklore emanaldiaren ondotik, bestan murgilduko da Iruñea bederatzi egunez. Hemen dituzue programa ofizialean zein alternatiboan euskal dantzarekin zerikusia duten emanaldien zerrenda. Kontuan izan Iruñeko udalak ez duela baimenik eman Gora Iruñea! plataformak prestaturiko egitaraua aurrera eramateko. Beraz, beheiti ageri diren ekimen zenbaitzuk bertan beheiti gera litezke. Baten bat falta balitz, idatzi iruzkin batean.

SANFERMINAK 2011:
Uztailak 6:
13:30 Folklore jaialdia Foruen enparantzan.
18:30 Gaitarien alardea. Merkatuko Zakatinetik II. Zabalgunera.  
21:00 Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin, ondotik muxikoak. Gaztelu enparantzan.  

Uztailak 7:
12:30 Ardanbera fanfarrea, Oinez txokoan (Takonera).
14:30 Duguna dantza taldearen emanaldia. Udaletxe plazan.
20:00 Ardanbera fanfarrea eta jauziak, Oinez txokoan.
21:00 Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin, ondotik muxikoak. Gaztelu enparantzan.
00:00 Aiko taldea, Oinez txokoan.

Uztailak 8:
11:00 Dantza talde txikien emanaldia, Errekoletasetik Gazteluko enparantzara. Alai Gaztea, Amaiur, Muthiko Alaiak, Iruña taldea eta Oberena.
21:00 Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin, ondotik muxikoak. Gaztelu enparantzan.  
00:00 Patxi Perez eta konpainia, Oinez txokoan.

Uztailak 9:
11:30 Kalejira Iruña taldeko fanfarrearekin eta trikitiekin.
13:00 Trikiti, txistu, gaita eta albokak. Oinez txokoan.
17:00 Iruñan Kantuz, San Jose plazan.
17:15 Bertso poteo mugikorra.
18:30 MODESTO orkesta gizona, San Frantzisko plazan
20:00 Joaldunak, Muthiko Alaiak peñatik zezen plazara. 
21:00 Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin, ondotik muxikoak. Gaztelu enparantzan.  

Uztailak 10:
13:00 Trikiti, txistu, gaita eta albokak. Oinez txokoan.
19:00 Bertso-triki-poteoa, Oinez txokoan.
19:30 Dantza herrikoi eta partehartzaileak 3indarrok-en eskutik, San Frantzisko plazan.
19:30 Triki-poteoa, Depor tabernatik.
21:00 Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin, ondotik muxikoak. Gaztelu enparantzan. 
00:00 Miel Otxin taldea, Oinez txokoan.
00:00 Gizon-orkestra, Depor tabernan.

Uztailak 11:
13:00 51. Txistulari Alardea, Oinez txokoan.
21:00 Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin, ondotik muxikoak. Gaztelu enparantzan.   
00:00 Gizon-orkestra, Depor tabernan. 

Uztailak 12:
13:00 Barañaingo trikitilariak, Oinez txokoan.
19:30 Dantza herrikoi eta partehartzaileak 3INDARROK peñaren eskutik, San Frantzisko plazan.
21:00 Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin, ondotik muxikoak. Gaztelu enparantzan.  
00:00 Trikizio taldea, Oinez txokoan.
00:00 Gizon-orkestra, Depor tabernan. 
Uztailak 13:
20:00 Inazki taldea, Oinez txokoan.
21:00 Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin, ondotik muxikoak. Gaztelu enparantzan. 
00:00 Gizon-orkestra, Depor tabernan. 

Uztailak 14:
20:00 Txalaparta topaketa, Oinez txokoan.
21:00 Dantzaldia txistulari eta gaiteroekin, ondotik muxikoak. Gaztelu enparantzan. 

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...