Gaur eta bihar ospatuko da Duguna eta Kezka (Eibar) taldeek antolaturiko Ezpalak jaialdia Iruñean eta Eibarren hurrenez hurren. Aurtengo gaia bikoteko dantza soltea da eta horren baitan Transilvaniako (Errumania) hungaroen eta ijitoen dantzak, Calabriako (Italia) Vesubioko tarantella, Avuergneko (Frantzia) bourree-ak, Asturias eta Aragoiko (Espainia) jotak, eta Galdakaoko Andra Mariren eskutik jota eta porruak izanen dira aurtengo eskaintza.
Lehenbiziko ekitaldia gaur izanen da, 18:00etan, Iruñeko Burgoen enparantzan. Ordu erdi lehenago kalejira izanen da alde zaharreko karriketan barna eta ondotik etorriko dira dantza solteak. Bihar goizean, berriz, Eibarren jarraituko du jaialdiak.
Ezpalak jaialdiarekin batera, Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak dantza soltearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu eta gai horren inguruko ikerketak, gogoetak eta ekarpenak aurkeztu eta eztabaidatuko dituzte hainbat ikertzaile eta adituk. Maiatzaren 28an eta ekaianaren 4an burutuko dira jardunaldiak, Eibarko Portalea Kultur Etxean.
Iruñeko egitaraua:
17:30ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
18.00etan Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia Burgoen Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
18.00etan Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia Burgoen Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
● Duguna (Iruñea)
● Xinglar (Aragoi - Espainia)
● Rareca Antica (Calabria – Italia)
● Andra Mari (Galdakao)
● Kikerics (Transilvania - Errumania)
● Vezos Astures (Asturias - Espainia)
● La Bourrée Gannatoise (Auvergne – Frantzia)