2011/05/13

NafarAgenda

Aste hondarrean astebururako planak argitaratuko ditu hemendik aurrera NAFARDANTZAk. Aste hontakoa bizi-bizi dator, dantza eskaintza zabalarekin.

Larunbatean Karrikadantza itzuliko da, Karrikirik, Zaldiko Maldikok eta NEDBk antolaturiko ekimena. Astero, hirugarren larunbatarekin Mercaderes karrika dantzan paratuko dute musikariek. Giro ezinhobea: euskalduna eta dantzazalea.
Iparraldean “Euskal jantzia” hitzaldia izanen da Ane Albisuren eskutik. Aditu nahi duenak Lesakara bertaratu beharko du. Hegoaldean, berriz, Euskararen Eguna ospatuko dute Tafallan. 12:00etan eskoletako dantzari ttikiek emanaldia eskeiniko dute Nafarroa enparantzan. Arratsaldean, berriz, Olaeta Ballet elkartea izanen da. Euskal folklorea eta ballet klasikoa uztartzen dituen talde hau Ereta frontonean taularatuko da 20:00etan.



Igandean, berriz, Sortzen Jaia izanen da Iruñeko Takoneran. 11:00etan dantzari txikiek emanaldia eskeiniko dute. Ikusi baino parte-hartzea nahiago duenarendako Egabe eta Amaiur taldeen kontzertuak izanen dituzte 12:30ean eta 13:30ean hurrenez hurren.
Bertzalde, Altsasu eta Etxarri Aranatzen Dantzari Txiki Eguna ospatuko du Etorkizuna Dantza Eskolak. Goizez herrietan ibiliko dira dantzariak eta 17.00etan 100 dantzari inguru bilduko dira Iortia zentrua dagoen enparantzan.
Hondarrekoz Agoitzeko besta ttikiak ospatuko dira. Arratsaldeko 19:00etan Txokolatearen Jota dantzatuko da Baxe Nafarroako enparantzan.

Nota: Informazio hau goizean argitaratu nahi genuen baina Bloggerren arazo baten kariaz ezinezko izandu da.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...