Igande honetan NAFARROAKO DANTZARI TXIKI EGUNA ospatuko da Agoitzen.
Nafarroako hogeita hamar dantza taldeek parte hartuko dute, elkarrekin 1.200 dantzari-txiki baina gehiago bilduz.
Ekainak 5 igandearekin, Angiluerreka elkartea eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutarik NAFARROAKO DANTZARI TXIKI EGUNA ospatuko da Agoitzen lehen aldiz. Festa, Agoitz inguruko herrietan hasiko da goizeko 11:00etan, dantza talde ezberdinek Agoitz inguruko herrietan eskainiko dituzten ikuskizunekin, modu honetan, herrietako biztanleen laguntza eskertu nahi da. 13:00etan dantzari guztiak Agoitzera hurbilduko dira Kalejira erraldoi bati hasiera emateko herriko kaleetatik barna. Honen bitartean, dantzari guztiak elkarrekin FLASH MOB erraldoi bat burutuko dute, Zazpi Jautsi eta Txulalai dantzekin. Jarraian herriko futbol zelaian Ekitaldi nagusia ospatuko da, non berriro ere, talde guztiek euskal dantza ezberdinez osatutako errepertorio zabala eskainiko duten. Ondoren partaide guztiak eta hauen ingurukoak, paella erraldoia dastatzeko aukera izanen dute. Bazkalostean, eskolako patioa festa gune bihurtuko da, zuzeneko musika, gaztelu puzgarriak eta jolasekin hurbiltzen diren guztiak gozatzeko aukera izanen dute, bereziki txikientzat prestatutako festa erraldoi honetan.

ZOZKETA:
Azkenik, egunari amaiera emanez, zozketa erraldoi bat burutuko da, kultur eta kirol esparruetako pertsonai ezagunek sinatu eta eskainitako 40 sari ezberdinekin. Hala nola, C.D.Aoiz, C.A.Osasuna, Real Sociedad, Athletic Club, F.C.Barcelona, S.D.Itxako, Xota F.S., F.C.Euskaltel-Euskadi, Karlos Arguiñano, Edurne Pasaban, Mtz. de Irujo, Patxi Eugui, Pirritx eta Porrotx, Kukusumuxu, SuTaGar, Marea, Oskorri, Gozategi, Kepa Junkera, Kerobia, The Zepo, Chuchín Ibáñez, Khamul, Arima Sutan, Txarralde, Pancho Egozkue, Unai Lako, Pello Guerra, etabarrek emandako diskak, liburuak eta bestelako materiala banatuko da. Zozketarekin honelako festa bat antolatzeak dakarren kostu handiari aurre egin nahi zaio, hurrengo urteetan errepikatzeko aukera egon dadin.
EGITARAUA:
11:00-Agoitz eta inguruko herrietan ikuskizunak:
Urroz, Ekai, Aos, Artajo, Lizarraga, Untziti, Nagore, Villanueva de Arce, Uriz, Saragueta, Burguete, Oroz Betelu, Olaldea eta Agoitz. Taldeak haiek aukeratutako dantzak eskainiko dituzte

13:00 – Kalejira eta FLASH MOB Agoitzen.
13:30 – Ekitaldi Nagusia.
14:30 - Bazkaria
16:00 – Dantzaldia, gaztelu puzgarriak, jolasak eta gehiago. (SARRERA DOAN)
17:00 – Zozketa erraldoia

TALDE PARTE-HARTZAILEAK:
Agoitz (Agoitz), Etorkizuna (Altsasu), Eguzki Eder (Antsoain), Areso, Idoskia eta Paz de Ziganda (Atarrabia), Harizti (Barañain), Gure Txokoa (Bera), Hulargi (Berriozar), Larratz (Burlata), Cortes, Eugi, Fontellas, Amaiur, Alai Gaztea, Eluntze, Iruña taldea, Jaso ikastola, Kaskallueta, Muthiko Alaiak, Oberena eta San Fermin ikastola (Iruñea), Orritz (Irurtzun), Ituren, Elai Alai (Lakuntza), Larraiza (Lizarra), Marcilla, Ardantzeta (Noain), Otsagabia, Tafalla ikastola, Ikastetxe publikoa eta Escolapios (Tafalla) eta Elordi (Zizur).

ANTOLATZAILEAK:
Angiluerreka Elkartea (Agoitz) eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra.
LAGUNTZAILEAK:
Aoiz, Urroz, Lónguida, Izagaondoa, Unciti, Arce, Burguete eta Oroz Beteluko Udalak.