Argia dantza taldeak azken 40 bat urte hauetan egindako ibilbideari buruzko hitzaldia izanen da Iruñean, heldu den ekainaren 11an (larunbata).
Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Arregi, Jexux Larrea eta Fernando Aristizabal dantza maixuen eskutik, Argiaren ibilbide oparoari errepasoa emanen diote, Euskal Herri osoan egindako dantzen berreskuraketetatik hasi eta gaur egungo sormen lanen bitarteko ibilbidea azalduz.
Hitzaldia goizeko 11:00etan izanen da, Condestablearen jauregiaren hitzaldi gelan. Sarrera libre da.