Lesakako Tantirumairu euskal folklore taldeak, aurten, bere 30. urteurrena ospatzen du. Honen egitarauaren barruan datorren larunbatean, ekainaren 18an bazkari bat antolatu du:
Aunitzek jakingo duzuen bezala, aurten Tantirumairu Dantza Taldeak 30 urte betetzen ditu. Hori ospatzeko, bazkari eder bat egitea pentsatu dugu, 30 urte hauetan zehar modu batean edo bertzean talde honen parte izan garen guztiok elkarrekin egun polit bat pasatzeko.
Bazkaria Ekainaren 18an izango da Koxkontan, 14:30etan. Eguna borobiltzeko bazkalondoan musika izango dugu eta noski nahi duenak DANTZA! Animatu haur, guraso, senide eta lagun guztiak!!!!
Apuntatzeko Lesakako Mendegia harategian eta Zialdo ostatuan Ekainaren 14a baino lehen. Bazkarian bertan ordainduko da, 30€ helduek eta 10€ ttikiek.
Zabaldu gonbidapena nahi duzuen guztiei!! Han ikusiko garelakoan gaude. Mila esker!