
Protokoloa:
- 11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera
- 12:15 - Aldapako San Ferminen elizatik: Aldapako San Ferminen prozesioa
- 13:15 - Udal plazan: San Fermin aldapakoaren ezpata-dantza
Behin udal plazatik gure egoitzara itzulita eta buruzagiaren eta zerbitzariaren bilantzikoaren ostean, soka montatu eta San Fermin Aldapakoaren eliza aurrekaldera abiatuko gara soka-dantza hau egitera. Irradakak soka dantzatu eta abestuak izaten dira eta gureari Julio Soto bertsolariak jarri dizkio hitzak, "Iya guriak egin du" melodiari:
1) Altxa burua dantzari
Eragiozu hankari
Zuri entzule horri
Gure pozen jatorri
Gozatu, ongi etorri
2) Elkarri esku emanda
Ilusioz eramanda
Hankak hona, harantza
Bihotzak ahorantza
Has dadila soka dantza
3) Sokari korapiloa
Eta lotura piloa
Dantzatzera, kantura
Kaleetan kultura
Hori da gure lotura
4) Gaitzetatik, minetatik
berriz libratzeagatik
Esker handi askoa
behar bezalakoa
San Fermin aldapakoa
5) Beharrezko zaitugunez
Zoriontsu nahi dugunez
Segi babes ematen
Herria eramaten
Gure zaindari izaten
6) Kalea bizi nahi dugu
Kaleak bizi gaitu gu
Kolore zuri gorriz
Notei pausoa jarriz
Hurrengo urtean berriz
7) Eskerrik asko ikusle
bidearen erakusle
kantari ta orroka
segi luzatzen soka
jarri mundua saltoka