
1940. urtetik aitzina ale guziak daude, lehenagokoen artean baina saltoak daude eta ez dituzte urte guzietakoak bildu. Musika eta dantza betidanik izan dira Leitzako pestetako protagonista. Hala, 1903an punta-puntako bertsolariak izan zituzten herrian: Lazaro, Txirrita eta Pello Errota. Dantzariak ere ageri zaizkigu eta dantzari txikiek 1930ean lehenbizikoz dantzatu zutela esaten du orduko programak.