2011/04/05

Tantirudantza Lesakan

Tantirudantza jaialdia ospatuko da igandean Lesakan. Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatuko da igande honetan. Goizeko 11.30ean kalejiran abiatuko dira dantza taldeak. Herriko Tantirumairuko dantzariekin batera, Getariko Gure Txeru, Astigarragako Astigar eta Urretxuko Lurra taldekoak ariko dira dantzan aurtengo edizioan. Auzoz auzo ibili ondotik, Onin errekara hurbilduko dira talde guziak, 12.45ean Tantirumairuko ttikiek eskainiko duten Zubigainekoa ikustera. Ondotik, plazan eskainiko dute emanaldia talde guziek. Bazkalondoan, 17.30ak aldera pailazoen emanaldia izanen da plazan.

NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAren WEB BERRIA- NUEVA PAGUINA WEB DE NAFARROAKOA DANTZARIEN BILTZARRA

  OHARRA!!   Jakinarazten dizuegu 2023ko irailaren 1etik aurrera. Paguina honek ez du jarduerarik izango.   WEB PAGUINA berria dugu!!   WEBG...